top of page

Guri buruz jakin nahi duzu?

GU GEU!

Mitoki, Ikasketa Amaierako Lan (IAL) baten emaitza bezala jaiotzen da, IDarte arte eta diseinu eskolan. Helburua: euskal kultura eta mitologia mundura zabaltzea.

 

Honez gain, txikiengan kirolarekiko eta jarduera fisikoarekiko zaletasuna sustatzea bilatzen dugu, familiei asteburuko plan alternatibo eta osasungarriak proposatuz.

 

Gure proiektuak euskal ondarearen aberastasuna ezagutarazteko aukera eskaintzen du, betiere jolas hezitzailea, osasuna eta abentura ardatz hartuta.

NeskaZuhaitzPhoneMockup.jpg
NeskaZuhaitzPhoneMockup.jpg

Misioa

Mitoki-ren helburua Euskadiko ingurune kulturala eta naturala aberastea da, jolasaren bidez, adin guztietako pertsonen jakin-mina piztuz.

 

Gamifikazioaren eta teknologiaren erabilera arduratsuaren bitartez, euskal kulturaren hedapena bultzatu nahi dugu, turismo jasangarriaren printzipioak oinarri hartuta.

​

Mitoki-k teknologiaren alderantzizko erabilera sustatzen du, esperientzia aberasgarri eta bateratzaileak eskainiz, naturarekin lotura magikoak sortzeko aukerarekin.

UmeakZuhaitza6.jpg

Ikuspegia

Mitokik Kultura Euskaldunaren energia bultzatzea du helburu, ideia berritzaileen bidez.

 

Tresna globalak erabiliz, gure mitologia eta magia munduan zabaltzea bilatzen dugu, balore tradizional eta ekologikoak ardatz ditugula.

 

Euskal mitologiaren erreferente izateko bidean gaude, ikusleen arreta erakarriz.

 

Esperientzia murgiltzaileak eta esanguratsuak eskaintzeko konpromisoz dihardugu lanean, lagunarte eta familientzat gozamen paregabea sortuz.

UmeakZuhaitza6.jpg
Mitoki_LogotipoZuriBeltza_Buscatrazos_ed

Telefonoa: +34 00 12345678

Erdigunea, 16, 20730 Loiola, Gipuzkoa

Jaso gure albisteak!

Idatzi gaitzazu

bottom of page